2008/09/15

Ibilgailuak eta animaliak

Era guztietako modak daude. Ibilgailuen atzealdeetara ere iritsi dira zorioneko modok. Matrikula ondoan, autoaren markaz gain, sarritan, animalia baten pegatina ere ikus dezakegu. Honek astoa, hangoak ardia, beste horrek zezena... Hotzean hartuta pentsa genezake animaliazale ugari dagoela gure artean. Baina honezkero konturatuta egongo gara gehienetan animalien euren irudikapenaz gain beste zerbait ere erakutsi nahi izaten dela... Geure bizitzako arlo askotan bezala, ingurukoak ondo sailkatuta, bananduta, multzokatuta nahi izaten ditugu: horrela janzten bazara, halakoa zara; kirol jakin bat egiten baduzu eta zapatu gauean gomina-festa badaramazu buruan, zalantzarik gabe... enfin.


Animalien ideologizazio gupidagabea xelebrea da oso; norberaren herriaren izaerarekin lotu nahi izaten dugu animalia bakoitza, erasokorra, otzana, alaia... Hona hemen gure inguruko autoetan ikusitako batzuk:


Ardia da, gehien ikusten dena. Ez da edonolako ardia ordea, ardi latxa arrazakoa da. Kantauri itsasoko isurian ardi-motarik ugariena da. Ez da Euskal Herriko mota bakarra (merinoa, bizkaitarra, manexa...). Ardi latxak euria ondo jasaten du, esne ugari ematen du...

Askok Espainialdeko zezenaren euskal bertsiotzat jotzen dute ardi latxa, baina nondik nora lotura hau? Dirudienez, Tolosako gazte koadrila batek Katalunia aldera egindako bidaian hango ibilgailuetan astoa ikusi (zezenari aurre egiteko sortua) eta Euskal Herrirako animalia ezberdin bat aukeratu beharra ikusi zuen.

Gaur egungo Ardi Latxa Kultur Elkartea, irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Horrelakoa da sorreratik, gazte koadrilak sortu zuenetik. Talde honek Euskal Kultura bultzatzea du helburu eta produktuen salmentatik biltzen duten dirua horretara bideratzen dute.


Asto ugari ikus daitezke kotxeen barrualdean ez ezik atzealdean ere. Astoa Kataluniako Banyoles herriko gazte batzuen ekimenez hasi ziren kataluniarrak “Osborne zezenari” aurre egin nahian, Kataluniako ibilgailuen bereizgarri izateko asmoz.


Basque Power ekimen pribatuak sortu zuen basurdea, Euskal Herriko ikur nazionala izateko asmoz. Esaten dutenez ez dute ardiaren alternatiba izan nahi. Haien aburuz basurdeak karakterizazio nazional garbia dauka (basatia, basapiztia...), euren helburuekin bat datorrena. Basque Power ekimenaren barru-barruan dagoen «grina independentista» horren jabe dela diote basurdearen bultzatzaileek.


Guztiek ez dute autoa sarri garbitzen

Gaur egun zezena Espainia eta espainiarren ikur bilakatu da. Esan dugun bezala Kataluniako astoa eta Euskal Herriko ardia, zein bere herrian, zezenaren alternatiba gisakoak dira.


Ardi koittadua!

Peugeot markako ikurra da lehoia. Zergatia? Peugeot familiakoen jaioterriaren —Franché-Comté (Frantziako Montebeliard eskualdean)— armarrian agertzen delako lehoia...

Beste hainbat daude... Frantziako (edo Portugalgo) oilarra, Murtziako ahuntza, Madrilgo katua...

Nafarroako automobil barraskiloa jartzen dute. Helburu didaktikoa daukaNavarrico” izeneko barraskiloak, izan ere errepidean lasai ibili behar dela gogorarazteko sortu baitzen eta hori da bere helburu nagusia. Kanpaina zabalago baten barruan dago, ez da nortasun zeinua beraz.

Zergatik jartzen ote dugu pegatina autoan? polita delako edo zerbaiten sinbolo edo ikurra delako?


Hemendik hartutako irudia


Zaldia

Beste zaldi bat

Playboy-eko untxia

Herensugea

Beste ardi bat?

1 comentario:

Musikasten dijo...

Kaixo Josu!!!!

Ikusten duzunez ez nago ahaztuta zuekin ba.... Gaurkoan esan nahi dizut, ardiaren sorrerarena ez dela zeuk kontatutakoarena. Hemen beti entzun egin da, Tolosako koadrila batek atera zuela ardi latxaren pegatina, baino solteroko despedida baterako. Geroago, eta ikusita arrakastatxua zela,bere patentea edota baimena, euskararen aldekoei eman zioten.

Zerbait finkoago izan ezkero pasako dizut.

aiooo!!!