Ederra da uda. Askoren iritzira ederragoa litzateke animalia zazpikirik gabe, lasaiagoa bai behinik behin.
Hondartzara joan eta oin-azpian xabiroi baten bizkarreko hezurra igartzen dugunean, munduko hondarrazpiko guztiak akabatuko genituzke, amorruaren amorruz.
Geure etxeetan gauzak ez dira oso ezberdinak. Kasurako, atzo gabean, aitortu beharrean nago, hiltzaile bihurtu nintzen. Moskitxua akabatu nuen, eltxoa. Nik –neure idiolektoan- erreprodukziorako odola maileguan hartzen diguten eltxo emeei moskitxuak esaten diet, eltxoak askozaz txikiagoak dira.

Aurreko batean nahi gabe hil ohi dugun animalia batez aritu nintzen, kirikinoaz, alegia. Gaur ostera, nahita, apropos akabatzen ditugun izakitxoez jardungo dut.
Esan bezala, atzo, hormaren kontra zapaldu eta hara non odol marka itsusia utzi zuen zorioneko moskitxuak. Batek daki norena. Atzo edo herenegun erauziko zidan, neuri edo gure etxe parean bizi den auzokoari...

Hona hemen eztabaida, norberaren etxean topatuz gero, zer egiten dugu animaliekin? Demagun armiarma bat topatzen dugula pasilloan barrena, abiada bizian, zer egiten dugu? Momentuan akabatu ala harrapatzen ahalegindu eta leihotik behera bota?
Kasurik onenean, gure ehizaren perfekzio-faltak hankaren bat galtzea ekarriko dio zomorroari.
Eta zer egiten dugu, baserrietan-eta, sagutxoekin?. Ipuinetan hain dira maitagarriak!
Eta termitekin? Goxo-goxo egiten diegu?

Beste hausnarketa sakonagoa izan liteke animaliak landareak baino bizidunagotzat jotzen ditugun. Umeei jolasteko-eta moztutako basa-landare ederra oparitzen diegunean Herensugeari hankabikoa eramatea bezala da...
Landareon sufrimendua ez dugu aditzen... Intsektuena eta animalia txikiena ere ez. Agian, muturretara joatea izango da, baina eltxo espezie asko (ez diot gure artean garauak sortzen dihardutenengatik) hainbat ugaztun baino urriagoak dira, baina guk, ugaztunok, izadiko epizentrotik urrun xamar ikusten ditugu zomorro txikiok eta are urrunago landare eskuraerrazak!

Bitartean, gure etxeetan, eltxoek gorriak ikusiko dituzte gure loa eteteak ematen digun suminalditik iheska. Gorriak ikusi... eta agian, gorriz apainduko dizkigute etxeko hormak.
Gorria, gure odol beroa, eltxoen biziraupena eta –nola ez!- hainbaten eguzki-erredurak.
Gorria, gure odol beroa, eltxoen biziraupena eta –nola ez!- hainbaten eguzki-erredurak.
5 comentarios:
eltxoak ez dakit, baino uste nuan bazirela beste batzuk, jakinetan egongo zara ez da? hire haragietan sentitutakoak hain zuzen ...jejejeeee
aiooooo
Bai Oskar, bazekiat zertaz ari haizen. Ondotxo gogoratzen ditiat izan nitian akainak. Hurrengo batean idatziko diat kaparrez, merezi ditek-eta!!
Ondo izan!
Gero, Mutrikun, nik dakidala, harrietan itsatsita egoten diren tentakuludun "animalia" horiei ere nolabait deitzen diete, joe! Orain ez dut gogoratzen. Horiek ez dira marmokak, ezta?
Marmokak "eparbelarekin" arrantzatzea uda honetako kirola izan daiteke.
Bai Ugaitz, uste dut "zopaberuez" ari zarela. Mutrikun 'sopaberua; sopabero bat' esaten zaio itsas-anemonari, fideo-zoparen antza daukalako. Hori da hori herri hizkeraren bizitasuna!!!
Bai! Halaxe da!! Milesker.
Portzierto, iruzkina lekuz kanpo idatzi dut.
Esparbela hitzaren berri bazeneukan?
Publicar un comentario